Desarrollado por Katubit  
 

Villegas Domínguez Hermanos S.L.

Enpresa

Balcón de forja

Armario Carpintería Metálica

Villegas Dominguez Hnos Irurtzunen sortu zen 90.eko hamarkadan izen horrekin, metal-arotzeriaren eta enpresei zuzendutako zerbitzuen eremuan esperientzia handia zuen famili negozioaren jarraipen gisa. 2004. urtean, berriz, elkarte mugatu bihurtu zen.

Urte hauetan, gure zerbitzuak gehitu eta produktu berriak erantsi ditugu, beti ere xehetasunetan erreparatuz eta lanen azken itxura zainduz.

Gaur egun, elementu ugariren muntaia garatzeko eta material ezberdinak ebaki, plegatu eta puntzonatzeko instalazio zabalak, makineria anitza eta langileria kualifikatua dauzkagu; hala nola, nabeen egiturak eraikitzetik zure merkataldegiko sarrera apaintzeko eskulturak sortzera doazen lan mota ezberdinak aurrera eramateko baldintza egokiak ditugu.

Burdin, altzairu herdoilgaitz eta altzairu bereziekin egiten dugu lan.

Zure nabea eraiki dezakegu, materialak gordetzeko edo ziurtasunez garraiatzeko arazoak konpon ditzakegu; zure etxebizitzari azken ukitua emateko eskailera, baranda edota burdin-hesia eraiki dezakegu. Gure lanak eredu sinpleenetatik altzairu herdoilgaitzean bukatutako lanetara doaz.

Neurrira egindako lanetatik, plano gaineko serieetara mugitzen gara, zure beharrak asetzen saiatuz.


Castellano

Balcón de forja

Puerta de forja